Gobierno Vasco
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
euskadi.eus
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoko Erregistroa
EUSKOREGITE
ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOARI BURUZKO
INFORMAZIO ETA KUDEAKETARAKO ATARIA

OHAR LEGALA DATU PERTSONALEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, informatua izan naizela aitortzen dut eta baimena ematen dut nire datuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailaren ardurapeko fitxategian sartzeko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi ostean, eta erabiliak eta gestionatuak izan daitezen formulario honen bidez eskatzen dudan informazio oharrari erantzuteko.

Fitxategiak, lokalak eta enpresaren tratamendurako sistemak behar dituzten segurtasun-neurriekin daude, bai neurri teknikoak eta bai antolamenduari dagozkionak, datu pertsonalen babeserako Legearen 9. artikuluak eta lege horren Erregelamenduaren VIII. Tituluak eskatzen duten moduan, datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko eta, hala, datuak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratu ez daitezen.

Aitortzen dut informatua izan naizela nire datuak eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakedala, DBLOk aitortzen duen moduan. Horretarako, eskaera idatzia eta sinatua bidali behar dut, nire NANaren kopiarekin batera, helbide honetara: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saila, Donostia-San Sebastián kalea, 1 – KP 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).