Gobierno Vasco
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
euskadi.eus
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoko Erregistroa
EUSKOREGITE
ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOARI BURUZKO
INFORMAZIO ETA KUDEAKETARAKO ATARIA
Zer jakin behar duzun…
  • > ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOEN DEKRETU BERRIA

    Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak Euskadiko Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) arautzen dituen Dekretu berriaren berrikuntzak aurkeztu ditu. Dokumentu hori ostegunean, irailaren 6an, jarriko da indarrean, eta aurreko araudia bateratu eta eguneratu egiten du.

    117/2018 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.

    EHAA 171. zk, 2018ko irailaren 5a, asteazkena

    OHAR LABURPENA

  • > INFORMAZIO OHARA
  • > BERRIAK

    - 2014.09.30ean BAATEO-ko AURKEZPENA

    - REMITE ESKULIBURUA

    0. NOLA EGIN BEHAR DUEN JABEKIDEEN ERKIDEGOAK ERAIKINA MANTENTZEKO.

    http://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/ayud_rehab_renove/es_etxecont/adjuntos/guia_comunidades_es.pdf

    1. EIT EGITEN DUTEN TEKNIKARIARI ZUZENDUTAKO GOGOBETETASUN-INKESTA.

    Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren Erregistrorako oso garrantzitsua da zuen iritzia jakitea gure zerbitzua hobetzeko. Hori dela eta, zuen iritziaren berri izateko, zuen denbora eskatzen dizuegu 7 galdera hauek betetzeko. Esteka honetan aurkituko duzue galdetegia:

    https://www.euskoregite.com/eu/encuestas/cuestionario-tecnicos/

    Zuen denbora eta arduragatik aldez aurretik eskerrak emanez,

    EUSKADIKO ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAREN ERREGISTROA - EUSKOREGITE

    2. ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA EGITEKO GAITASUNARI BURUZKO TXOSTEN JURIDIKOA.

    http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/informes_legislativo_2018/es_def/adjuntos/ddlcn_2016_(92).pdf

    3. Programa informatikoa deskargatzeko: Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa.

    2018ko apirilaren 9tik deskargatu daiteke teknikariei zuzendutako "Euskadiko EIT" programa berria (v.3.0).

    Aplikazioa erabilgarria dago www.euskoregite.eus web orrian, “Ikuskarientzako tresna informatikoa” atalean.

    Programaren berrikuntzarik garrantzitsuenak hauek dira:

    • IDENTIFIKAZIOA

    Atal honetan derrigorrezkoa da * batez markatutako datuak betetzea EIT egiten jarraitzeko.

    • IRISGARRITASUNA

    Atal honetan orri bat edo beste azalduko da betetzeko eraikinaren “berezko erabileraren” arabera (etxebizitza, hotela eta abar),eta etxebizitzen eta beste bizitegi-erabilera bat (hotela, egoitzak eta abar) duten eraikinen arteko irisgarritasun-baldintzak bereizten dira.

    Horrez gain, fitxak betetzen laguntzeko ohar argigarriak agertuko dira atal bakoitzeko eskuinaldean “i” ikono urdinean sakatuta.

    • OKERRAK ZUZENTZEKO AGIRIA

    Aurreko bertsioari dagokionez erabateko aldaketa dago. Azkeneko bertsio honetan (v.3.0) ikuskariak zuzendutako elementu guztiak jaso baitaitezke, eta zuzenketak egin osteko formatua bestelakoa da eta informazio guztia jasotzen du.

    Beste nobedade bat da zuzenketa ezabatu egin ahal izango dela nahiz eta esportatuta egon.

    • OHARRAK

    Teknikariaren lana errazteko, programak, beste batzuen artean, honako abisu hauek emango ditu:

    • Ezin da Mb 1 baino gehiagoko argazkirik sartu.
    • Edf. artxiboa esportatzeko oroigarria.
    • EITko .zip artxiboaren pisua 50 Mb baino handiagoa da.
    • V.2.0 ETA V.3.0 BERTSIOEN ARTEKO BATERAGARRITASUNA

    V.3.0 bertsioa bateragarria da Windows 10ekin.

    2.0 bertsioarekin egindako EIT bateragarria da 3.0 bertsioarekin.

    2.0 bertsioarekin egindako edf. artxiboa 3.0 programa berrian inportatzean, irisgarritasunaren informazioa soilik galduko da, 3.0 bertsioaren irisgarritasun-fitxak desberdinak direlako.

    Gauza bera gertatuko da 2.0 bertsioarekin egindako zuzenketekin: 3.0 bertsioan inportatzean, zuzenketaren informazio guztia galduko da. EITen gainerako informazio guztia mantendu egingo da.

    Beraz, posible den heinean, gomendatzen dizuegu EIT berriak eta EIT zaharren okerrak zuzentzeko agiriak programaren 3.0 bertsiorekin egitea.

    GARRANTZITSUA: EIT programaren 2.0 bertsioa eta oraingo 3.0 bertsioa bateragarriak izango dira 2018ko abenduaren 31 arte. Hortik aurrera 3.0 bertsioa soilik deskargatu ahal izango da.

    Laguntza zerbitzu teknikoa

    Programaren erabilera eta instalazioan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko laguntza, baita informatikako akatsak, programaren erabilera okerraren ondoriozko gorabeherak edo instalatua duten ordenagailuek eman ditzaketen arazoak konpontzeko ere. Laguntza ondorengo telefonoaren eta helbide elektronikoaren bidez eskainiko da:

    Tel.: 947 25 77 29

    Posta elektronikoa: soportetecnico@iccl.es

    4. EIT gauzatzeari buruzko argibideak:

    - Euskoregite plataforman dagoen EITen erregistroa udalaren eskumenekoa da soilik, beraz, EIT idazten duen teknikariak ez du ezer erregistratu behar. Jabetzak EIT aurkeztuko du 80/2014 Dekretuaren 7. artikuluan adierazitako formatuan. Artikulu horrek 241/2012 Dekretuaren 14. artikuluko 5. paragrafoa aldatu du, hau da: “.............jabeek ikuskapenaren ondoriozko txostenaren eta irizpenaren kopia aurkeztuko dute higiezina kokatuta dagoen udalerriari dagokion udalean, hala nola, haiek idatzi dituen teknikariaren erantzukizunpeko adierazpena, paperean eta XML artxibo batean, bai eta pdf formatuan ere, CD euskarrian. Era berean, bide telematikoa erabiliz ere aurkeztu ahal izango da, horretarako aukera emanez gero”.

    - XML fitxategiari dagokionez, argitu beharra dago euskal EIT egiteko gai den programa bakarra www.euskoregite.eus (azken bertsioa 2.7) plataformatik
    deskargatu daitekeen programa dela. Horrez gain, ZIP dokumentu batera esportatzeko aukera ematen du (barruan XML fitxategiak daude). CDan ZIPa gaineratuko da, barrukoa aldatu gabe. Formatu ezberdinetan aurkeztutako datuak desberdinak baldin badira, CD euskarrian eta zip formatuan urkeztutako
    datuak gailenduko dira.

    - Esportatzen den ZIP fitxategia ez da trukatzeko fitxategi bat, ezta segurtasun kopia bat ere. Erabiltzaile gisa EITak inportatu eta esportatzeko erabiltzen den fitxategia “eraikinaren identifikazioa – aldatu” delakotik lortzen dena da. “Edf” luzapena dauka eta ez da nahastu behar “esportazio digitala” eginda lortzen den horrekin, izan ere, bigarren hori (ZIP) ezin da programan berriz inportatu.

    - EITren gehienezko pisua 50 MB-koa da. Argazkien bereizmena txikitzea gomendatzen da eta EITren elementu guztien esku-hartzearen ebaluazioa betetzea ere (estalkia, zimendatzea eta egitura, fatxadak, ur-hornidura eta saneamendua) baita irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa ere.

    - Eraginkortasun energetiko ziurtagiria: nahiko da eraikinaren erabilera orokorraren ziurtagiria egitea.

    - EIT atariaren arabera. Udalek EIT Euskoregite plataforman erregistratu dezaten atarien araberako EIT egitea gomendatzen da. Izan ere, atari bakoitzak
    besterenezinak diren UTM koordenadak ditu eta horiexek dira Euskoregitek ataria identifikatu eta lokalizatzeko erabiltzen dituenak.

    UTM koordenatuak. UTM koordenatuak GEOUSKADI plataformaren bisoretik lor daitezke eta koordenatu absolutuak dira, betiere, udalerria, kalea eta eraikinari dagokion ataria aipatzen baldin badira. Explorer 10 edo berriagoa den bertsioa eta/edo Google Chrome erabiltzea gomendatzen da. EIT Euskadi programan UTM koordinatuak sartzeko prestatu den eremuan, soilik zenbakiak sartu behar dira, milakoen bereizlerik gabe, bi dezimalekin nahikoa da. Ez idatzi letrarik.

    - Katastro-erreferentzia: EAEko hiru lurralde historikoetan ez denez modu berean jasotzen, erantsi den estekan, LHren arabera EITn islatu behar den katastro-zenbakia zein den azaldu da.

    - Datu-basea: adi ibili programaren “datu konstruktiboak” ataleko datu-baseko elementu edo azpielementuekin, ez ezabatu; izan ere, horiek ezabatuz gero egindako EIT guztiak ezabatuko dira. Datu-basea komuna da EIT guztientzako.

    - Zuzenketa ziurtagiria: zuzenketa esportatu ondoren, programak ez du uzten horren gaineko aldaketarik egiten, beraz, gomendagarria da EIT eta zuzenketaren kopia bat “edf” formatuan gordetzea beti esportatu baino lehen. Zuzenketa ziurtagirian sortu den ZIPa erregistratu ahal izateko, ezin du 10 MB baino pisu handiagoa eduki.

    Katastro-erreferentzia.pdf

     

     

     

     

     
  • > Zer da EIT?

    Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei. Horrez gain, eraikinaren inguratzaileari eta instalazioei buruzko datuak biltzen dira, eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko, eta irisgarritasun unibertsaleko baldintza orokorren ebaluazioa eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintza orokorren ebaluazioa, indarrean dagoen araudiari jarraituz; horretaz gainera, eta baldintza horiek direla eta, eraikinean zentzuzko egokitzapenik egin ahal den edo ezin den adieraziko da. 

  • > Zeintzuk dira EITren helburuak?

    Eraikinaren kontserbazio egoera zein den jakitea, hauexetarako:
    - Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko.
    - Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko.
    - Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean.
    - Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko.
    - Higiezinen merkatua mugiarazteko
    - Birgaikuntza sustatzeko
    - Erosleari informazioa emateko
    - Birgaikuntza eta lagunen politika bultzatzeko eta norainoko infraetxea den eta eraikitako ondarearen egoera zein

  • > EITren irismena eta edukia

    Hauexek biltzen ditu Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak:

    - Eraikinaren kontserbazio egoera ebaluatzea, eraikinean ikusitako hutsuneak, kalteak eta balizko kausak zein diren jakiteko, baita eraikinaren egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren finkapena bermatzeko gomendaturiko neurriak ere. Hala, eraikinari datxekion helburuaren arabera erabili ahal izango da.
    -  Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak eta eraikinean sartu eta erabiltzeko ezintasuna duten pertsonak diskriminatzen ez direla ebaluatzea, indarreko araudiaren arabera. Hartara, eraikinean baldintza horiek betetzeko zentzuzko egokitzapenak egin litezkeen edo ez erabakiko da.
    -  Eraikinaren energia eraginkortasunari buruzko egiaztagiria, indarreko araudiak horretarako ezarritako edukia eta prozedura biltzen dituena.
    - Jabeen erkidegoek edo taldeek aginduta eginiko EITek, baldin eta eraikin edo higiezin osoari badagozkio, eraginkortasuna izango dute eraikinean dauden lokal eta etxebizitza guztietan.

     

  • > Arau eremua
  • > EIT nahitaez eduki behar dutenak

    Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) nahitaez egin beharra dute hauexen jabeek:

    - 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.

    - Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.

     

     

     


    •  

     

  • > Informazio baliagarria ikuskarientzat
  • > Ikuskariak

    1. EIT EGITEN DUTEN TEKNIKARIARI ZUZENDUTAKO GOGOBETETASUN-INKESTA.

    Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren Erregistrorako oso garrantzitsua da zuen iritzia jakitea gure zerbitzua hobetzeko. Hori dela eta, zuen iritziaren berri izateko, zuen denbora eskatzen dizuegu 7 galdera hauek betetzeko. Esteka honetan aurkituko duzue galdetegia:

    https://www.euskoregite.com/eu/encuestas/cuestionario-tecnicos/

    Zuen denbora eta arduragatik aldez aurretik eskerrak emanez,

    EUSKADIKO ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAREN ERREGISTROA - EUSKOREGITE

    2. ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA EGITEKO GAITASUNARI BURUZKO TXOSTEN JURIDIKOA.

    http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/informes_legislativo_2018/es_def/adjuntos/ddlcn_2016_(92).pdf

    3. " Hiri berritze eta birsortzeari buruzko 8/2013 Legeak erregulatutako Eraikinaren Ebaluazio Txostena sinatzeko gaitasunaren gaineko Sustapen Ministerioaren Informazio Oharra"

    "Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) eskumena duten goi-mailako teknikariek sinatu dezakete, hala nola, erregistratutako ikuskaritza entitateak, teknikari horiek badituzte, betiere. Ondorio horietarako, eskumena duen goi-mailako teknikaritzat jotzen da obren proiektu edo zuzendaritza eta eraikitze obrak gauzatzeko zuzendaritzarako eskumena ematen duten titulazio akademiko eta profesionalen bat duena, Eraikitzearen Ordenazioari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritakoaren arabera, edota txostena egiteko beharrezkoa den kualifikazioa egiaztatu duena, urriaren 30eko 7/2015 Errege Dekretu Legegilearen azken xedapenen artean lehenengoan ezarritakoari jarraiki, zeinaren bidez Lurraren eta Hiri Berritzearen Legearen testu bategina onartu zen."


    Teknikari horrek adierazpen arduratsua aurkeztu beharko du EITren agiriarekin batera, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuaren 2013ko urriaren 15eko aginduko II. eranskinean bildutako ereduaren arabera

     

  • > EIT aurkezteko epea

    117/2018 DEKRETUA, UZTAILAREN 27KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOARI BURUZKOA

    11 artikulua.– Eraikinen ikuskapen teknikoa aurkezteko epeak

    Eraikinaren lehenengo ikuskapen teknikoa udalean aurkeztu beharko da, eraikinak berrogeita hamar urte bete eta hurrengo urtearen barruan, erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez duten familia bakarreko bizitegi-erabilerako eraikinen kasuan izan ezik, zeinetan Udalak errekeritu eta gero aurkeztu beharko baita.

    Kontserbazio, irisgarritasun edo energia eraginkortasunerako obrak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioaren laguntzak baliatu nahi dituzten titularren eraikinek EIT egin beharko dute laguntza eskaera gauzatu baino lehen, eraikinaren antzinatasuna edozein delarik. Higiezina dagoen udaleko sarrera-erregistroaren zigilua eduki behar du EITk.

     

  • > ZAINDU ZURE ETXEAREN OSASUNA - EITri buruzko liburuxka